jueves, 29 de octubre de 2015
jueves, 22 de octubre de 2015
ASMAKIZUNAK
Kobazulo hori
beti dago hezea,
hesi zuriz inguratua
han bizi da herensugea.
Bi nini doaz parean
ezin elkarri begiratuz.
Ez naiz tronpeta, baina tronpeta batek bezala jotzen dut,
ez naiz eskopeta, baina eskopeta batek bezala bi kanoi ditut.
Zer naizen badakizu?
Bata bestearen gainean,
hor daude zure gorputzean
musuka denbora guztian.
Balio du jateko
balio du ukitzeko
txalo egiteko
eta nola ez!
orri hau pasatzeko.
Bi dituzu
eta haiekin
asmakizun hau
entzungo duzu.
Luze-luzea duzu
aurpegi erdian,
bi zulotxo ditu
puntaren azpian.
Ez dira eskuak
baina atzamarrak dituzte.
Zutik egoteko, ibiltzeko,
futbola jolasteko
balio dute. Zer dira?
Esku bakoitzean bost
hazten direnean
etortzen dira guraizeak.
Sudurraren gain- gainean
bizulo bizi- bizi
beti dabiltza ihesi
nahi zaituzte ikusi.
- (AHOA)
- (BEGIAK)
- (SUDURRA)
- (EZPAINAK)
- (ESKUAK)
- (BELARRIAK)
- (SUDURRA)
- (OINAK)
- (HATZAZKALAK)
- (BEGIAK)
sábado, 17 de octubre de 2015
FONEMAK IKASTEN
-
HASIERATIK HASI GARA ETA "EUSKAL ABEZEA" ABESTIA IKASI DUGU. HAU DA LETRA.
EUSKAL ABEZEA
EFE, GE, HATXE, I,
JOTA, KA, ELE,
EME, ENE, EÑE, O,
PE, KU, ERRE, ESE, TE,
U, UVE, UVE BIKOITZA,
IXA, I GREKOA, ZETA.
HAUXE DA, HAUXE DA,
HIZKIEN BALETA,
GURE ALFABETOA
MUSIKAZ BETETA.
Josu Txapartegi
- abeced
HASIERATIK HASI GARA ETA "EUSKAL ABEZEA" ABESTIA IKASI DUGU. HAU DA LETRA.
EUSKAL ABEZEA
EFE, GE, HATXE, I,
JOTA, KA, ELE,
EME, ENE, EÑE, O,
PE, KU, ERRE, ESE, TE,
U, UVE, UVE BIKOITZA,
IXA, I GREKOA, ZETA.
HAUXE DA, HAUXE DA,
HIZKIEN BALETA,
GURE ALFABETOA
MUSIKAZ BETETA.
Josu Txapartegi
Suscribirse a:
Entradas (Atom)