viernes, 21 de octubre de 2016

BIDAIA GURE GORPUTZAREN BARRENA

              image       image   
                                  LOKOMOZIO   APARATUA


(Gorriz agertzen diren izenak artikulazioak dira, beltzez agertzen direnak berriz, hezurrak dira)




HEZURRAK: eskeletoa osatzen dute. Gure gorputzeko zatirik gogorrenak dira. Giza gorputzean berrehun hezur inguru ditugu, eta horietatik erdiak, gutxi gora-behera, eskuetan eta oinetan ditugu. Hezurrak gogor eta sendo mantentzeko, kaltzioa hartu behar dugu. Kaltzioa honek esnekietatik eta esnetik har dezakegu.
Burua:
Buru hezurra: burmuina babesten duen hezurra da.
Enborra:
Lepauztaia: lepoa eta enborra besoekin lotzen duen hezurra da.
Saihetsak: bizkar hezurretik esternoira joaten dira, eta birikak eta bihotza babesten dute.
Esternoia: bi aldetako saihetsak lotzen dute.
Bizkar hezurra: ornoek osatzen dute . Orno muina babesten du.
Pelbisa: beheko adarren euskarria.
Besoak:
Humeroa: besaburutik ukondora joaten den hezurra da.
Kubitua eta erradioa: besaurrea osatzen dute.
Eskuko hezurrak: eskuari mugimendua ematen diote, gauzak hartu ahal izateko.
Hankak:
Femurra: izterrean dagoen hezurra da. Gorputzeko luzeena.
Tibia eta peronea: belaunetik oinetara joaten diren hezurrak dira.
Oineko hezurrak: ibiltzeko eta zutik mantentzeko beharrezkoak.
-Hezurren arteko loturak dira. Eskumuturra, besaburua, ukondoa, aldaka, belauna, orkatia

                                                         LOKOMOZIO APARATUA



                                                            GORPUTZ APARATUA

ZIKULAZIO APARATUA

                                                             ARNAS APARATUA
DIGESTIO PROZESUA

JOLASAK

Jolas mota asko aurkituko dituzu web orri hauetan. ANIMA ZAITEZ!

image  image  image

IRAKURKETA HOBETZEN

Irakurketaren abiadura hobetzeko ariketa ezberdinak egiten.
image  image