LOKOMOZIO APARATUA
(Gorriz agertzen diren izenak artikulazioak dira, beltzez agertzen direnak berriz, hezurrak dira)
HEZURRAK: eskeletoa osatzen dute. Gure gorputzeko zatirik gogorrenak dira. Giza gorputzean berrehun hezur inguru ditugu, eta horietatik erdiak, gutxi gora-behera, eskuetan eta oinetan ditugu. Hezurrak gogor eta sendo mantentzeko, kaltzioa hartu behar dugu. Kaltzioa honek esnekietatik eta esnetik har dezakegu.
Burua:
Buru hezurra: burmuina babesten duen hezurra da.
Enborra:
Lepauztaia: lepoa eta enborra besoekin lotzen duen hezurra da.
Saihetsak: bizkar hezurretik esternoira joaten dira, eta birikak eta bihotza babesten dute.
Esternoia: bi aldetako saihetsak lotzen dute.
Bizkar hezurra: ornoek osatzen dute . Orno muina babesten du.
Pelbisa: beheko adarren euskarria.
Besoak:
Humeroa: besaburutik ukondora joaten den hezurra da.
Kubitua eta erradioa: besaurrea osatzen dute.
Eskuko hezurrak: eskuari mugimendua ematen diote, gauzak hartu ahal izateko.
Hankak:
Femurra: izterrean dagoen hezurra da. Gorputzeko luzeena.
Tibia eta peronea: belaunetik oinetara joaten diren hezurrak dira.
Oineko hezurrak: ibiltzeko eta zutik mantentzeko beharrezkoak.
-Hezurren arteko loturak dira. Eskumuturra, besaburua, ukondoa, aldaka, belauna, orkatia
LOKOMOZIO APARATUA
GORPUTZ APARATUA
ZIKULAZIO APARATUA
ARNAS APARATUA
DIGESTIO PROZESUA
No hay comentarios:
Publicar un comentario